XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETCHAHUN.-... Phitsik ez... Phitsik....

- (Orroaz koleran) Aski badut... Konprenitzen duzu, aski badut jendeak nitaz dituen solasez....

- Etchahun ezdeusa, Etchahun mandila....

- Etchahunek ez du nehor egundaino saldu... nehori ez du phitsik ebatsi....

- Etchahunek ez du faltarik afera hortan....

- Jainkoaren gizonak, aphezak bederen dagotzila ichilik... Orai ere zu, Etchahun!...Orai ere "...

- Hori zen, erretorak eni emaiteko solasa?....

- Denak, bethi eta bethi gero, Etchahunen gain...(Eztitzen da).

- Ekazu othoi zerbait edateko...(Ohartzen da Egiaphalek utzirikako botoila eta basoari)... Norbait izan duzu hemen?.

ENGRAZI.- Norbait?... Ez... Nihor.

ETCHAHUN.- Hum... Eta baso eta botoila hau?.

ENGRAZI.- Ha... Ni nintzan egarritua....

ETCHAHUN.- Zuk ez duzu arnorik edaten!.

ENGRAZI.- Ba, ori... Hola gertatu da... Ez bainien bertzerik eskupean....

- Zaude... emaiten dautzut baso garbi bat.

(Basoa kentzen du bertze garbi batez ordaintzeko).

ETCHAHUN.- Zuk ibilia bada, uzten ahal duzu ba baso berra hor....

(Ichilik, duda tzar batez hartua, emazteari begi ezkinez behatuz, Etchahunek bere burua zerbitzatzen du eta edaten....

- Leiho arrabots bat entzuten da haurren ganbaratik, eta Etchahunen seme ttipia, oihuz ikarretan, agertzen da ganbarako athetik).

SEME.- Aita!... Ama!... Norbaitek jauzi egin du gure ganbarako leihotik....

- Ba, gizon bat... gizon bat zen....

ENGRAZI.- Ago ichilik, muthikoa... Amets egin duk!....

- Haugi hunarat, oherat....

SEME (Nigarrez).- Ez dut ez amets egin... Ikusi dut ba... Egiaphal bezalako gizon bat zen... Ikusi dut ba....

(Ama semearekin ganbararat sartzen da).

(Etchahun badoha kanporat behatzerat, lehenik sukaldeko leihotik, gero athetik....)

(Hitzik erran gabe, kechu izigarri batean jartzen da.)

(Emaztea berriz agertzean, bortizki jazartzen zaio).

ETCHAHUN.- Nor zen, leihotik ihesi joan den gizon hori... He! nor zen?.

ENGRAZI.- Nik zer dakit?.

ETCHAHUN.- Egiaphal zen hori... Zuek biak, ni han kofesatzerat joan-eta, hemen elgarreki egon zarezte....

- Bethi aintzinat bizi zira, ni tronpatuz!....

ENGRAZI.- Ez da egia.

ETCHAHUN.- Zer ez dela egia? Norentzat zinituen beraz jaliak baso eta botoila hau!(Botoila eskuan harturik, badoha emazteari buruz, hartaz jo nahi balu bezala).

- Norentzat?... Errazu egia!.

(Engrazi, oihu batean, kaderarat erortzen da erdi flakatua).

ETCHAHUN (Bera).- Ha, hi, Etchahun, nongo zorte madarikatuaz joa bizi haiz ba munduan?.

(Botoila pausatzen du)...
- Ez dut ba izigarrikeriarik galdatzen....

- Bakarrik bakean eta lanean bizitzea ene familian!....

- Eta horra ene biziko laguna... Horra zertan dudan.

- Ez nau bakarrik saltzen, bainan ene etchean berean, ene gauzez du ene etsaia hazten!.